16,00

Hau da nire herria diot.

Oraindik ere borrokarako aldartea duen jendea bizi da bertan.

Poemek ez gaituzte hobeak egiten,
baina idazten dut
beti badelako norbait hizkuntzaren alde eta injustiziaren kontra aritu nahi duena.

Hau da nire herria diot.
Iraganean idazten ditut poemak etorkizunerako badira ere.

Hau da nire herria diot.
Dena ez da eder gurean.
Proklamen, manifestuen, agirien eta sententzien etsiak jotzen digunean
poemei egozten diegu desjabetzeen ulerbidea.

Hau da nire herria diot.
Ez dakit zerk egiten duen jendea herri,
baina hurbilekoenganako lera zintzoa da gurea.

 

Idazlea: Castillo Suarez
Ilustratzailea: Udane Ansa

ISBN: 979-13-991176-6-0

Kopurua: 300 ale.

SKU: #1545_85 Kategoria

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Izan zaitez lehena "LERA"-ri buruzko iritzia ematen

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude