Ilargiari begira jarri nahi ditugu irakurle gazteak, baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den horri. Itsaso izan gabe itsaso izena duten zulo itxurakoei buruz idatzi dute 29 poetak, nork bere erara, “Mare, ilargiari poemak” liburuan. Poemen aurretik, irakurleak hiru hitzaurre topatuko ditu: ilargiari begiratzeko hiru ikuspuntu: zientifikoa, filosofikoa eta literarioa. Poemen ondoren, euskal poesiaren ibilbide bat egiten duen artikulua. Eta, proiektua borobiltzeko, kantu hau, ilargiaren ageriko eta ezkutuko aldeen artean jolasean. 

Hori dena biltzen du MAREk, baina, batez ere, irakurle gazteengan poesia idazteko gogoa piztu nahi du.

Musika: Idoia Asurmendi (@idoiaasurmendi) 

Ahotsak: Idoia eta Bea Asurmendi (@beamusicbea)

Hitzak: Jon Martin Etxebeste (@jonmarklik)

Soinu ekoizpena: Mecca Recording Studio (http://www.meccarecordingstudio.com/)

Bideoa: Pletina Fimls (https://pletinafilms.com/)