Argitaletxearen senide txikia da Hipatia saila. Ez garrantzi gutxiago duelako, bertan belaunaldi berriei begirako proiektuak lantzen ditugulako baizik.

Haur eta gazteen artean pentsamendu kritikoa, sormena eta transmisioa sustatzea du helburu. Hain justu, filosofatzeko helburuz Oiartzungo haurrek herriko lorategi bati jarritako izena da Hipatia. Hezkuntza, Filosofia, Artea eta Kultura uztartu nahi ditu, beraz, sail honek, eta norabide horretan kokatuko dira bertan argitaratzen diren proiektu guztiak.

1545 Argitaletxea