Jalgi hadi plazara!

Halaxe idatzi zuen Bernat Etxeparek, 1545ean argitaratu zen Linguae vasconum primitiae euskarazko lehenengo liburuan. 

Euskara, jalgi hadi kanpora; jalgi hadi plazara; jalgi hadi mundura. 

Eta horixe egin nahi genuke guk, gure xumean, literaturarekin ere. Apaletatik plazara jalgi, liburu aurkezpenen, solasaldien edo emanaldien bidez, besteak beste. Eta, behin hasita, bideak erakutsiko digu bidea.
Bi adar izango ditu, beraz, 1545 argitaletxeak: argitalpenena eta literatur ekimenarena.